XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bapatean, ezezagun batek bigarren logelako atea ostikoz ireki zuen.

Zarata gero eta jasangaitzagoa zen.

Txikienek buruak mantapean sartu edo belarriak estali zituzten.

Bapatean, gela guztia sorgin eta fantasma zuriz bete zen.

Batzuk kandelak zeramatzaten piztuta.

Beste batzuk, lapiko tapekin kristoren zarata ateratzen zuten.

Eta beste batzu, idi gosetien antzera, marruka ari ziren.

Azkeneko mamua oso handia zen eta poltsa batetan zeraman hauts zuri bat botatzen zien mutilei.

Batzuk, beldurturik, negarrez hasi ziren: - Ez ezazu negarrik egin - esan zion Ulik aldamenekoari -.

- Seigarrengoak dira, beti horrelako prozesio bat egiten dute Gabonak aurretik.

- Kontuz ibili behar duzu hauts horrekin, izugarrizko hazkura ematen du ohean.

- Beldurrez ikara nago...- marmaratu zuen besteak erdi negarrez -.

- Zer mozorro da azkeneko hori? - Seigarrengo hiru mutil dira.

- Izara batzu josi dituzte eta barruan sartu dira.

- Hala ere, beldurra daukat - esan zuen txikiak.

- Ohituko zara - erantzun zion Ulik -. Lehenengo urtean nik ere negar egin nuen.

- Bai? - Bai - esan zuen Ulik.

Fantasma-desfilea atzekaldeko atetik desagertu zen.

Poliki-poliki giroa berriz baretzen joan zen.

Lehenengo ilarakoak han ibili ziren hazka eta juramentuka loak hartu arte.

Hauek ere azkenean lasaitu ziren.

Matthias ez zen esnatu ere egin.

Begiak itxi ondoren, bere ohe ondoan kainoikadak botatzen arituta ere ez zen esnatuko hura.

Bat ez beste denak lo zeuden.